Oharra: arauak, sariak eta gainerako informazioa 2026ko edizioarenak dira. 2027ko edizioan aldaketak egon daitezke; behin betiko informazioa laster argitaratuko dugu.
Arauak · Eskolarra
- Txapelketa 2027ko martxoaren 13an jokatuko da. Txapelketa honetan jokalari bakoitzak 10 minutu izango ditu partida bakoitzeko, mugimendu bakoitzeko 3 segundoko gehikuntzarekin; Open zazpi txandako Suitzar Sistemako txapelketa izango da eta itxia Round Robin.
- Txapelketa Paz de Ziganda Ikastolan (Atarrabia, Nafarroa) jokatuko da. Hauxe izango da partiden ordutegia: 1. txanda - 10:30, 2. txanda - 11:15, 3. txanda - 12:00, 4. txanda - 17:00, 5. txanda - 17:45, 6. txanda - 18:30, 7. txanda - 19:15
- Izen-ematea webgune honetako formularioaren bidez egin behar da. Parte-hartzea 100era mugatuta dago.
- 5 euroko izen-emate kuota antolatzaileei ordaindu behar zaie lehen txanda baino lehen, mahai gainean jarriz. Baldintza hau betetzen ez duten parte-hartzaileak txapelketatik kanporatuak izan daitezke.
- Jokalari bat bi partidetara aurkezten ez bada edo partida batera justifikaziorik gabe aurkezten ez bada, jokalaria txapelketatik kanporatuko da. Txapelketaren Antolakuntzak erabakiko du zer egin lehenengo txandan aurkezten ez diren jokalariekiekin. Partida batetara 5 minutu berandu iristea, partidara ez aurkeztea bezala kontsideratuko da.
- Openean, jokalari bakoitzak gehienez 3 "bye" (ez da parekatzen eta 0.5 puntu jasotzen ditu) 1-7 txandetarako. Txanda batean "bye" bat eskatzeko epaile bati esan beharko zaio aurreko txanda bukatu aurretik. 1. txandarako bye eskatu nahi izanez gero, izen emateko orduan eskatu beharko da.
- Lehenengo txandako parekatzerako, jokalariak haien partida azkarretako FIDE rating-aren arabera ordenatuko dira. Hau ez izatekotan, FIDE estandarra arabera eta azkenik, alfabetoki.
- Joko-gelan ezingo dira partidak aztertu.
- Parekatzeak programa informatiko batekin egingo dira eta joko-gelan ikusgai jarriko dira.
- Erreklamazioak ondorengo kasuetan bakarrik kontuan hartuko dira (betiere parekatzea publiko egin denetik bost minutu ondoren gehienez):
- Aurkari berdinaren aurka bigarren aldiz parekatuta egotea.
- Hirugarren aldiz kolore berarekin (azken txandan ezik) jolastea.
- Kolore bat bestea baino hiru aldiz gehiago (azken txandan ezik) jolastea.
- Azken sailkapeneko berdinketak, honako sistemen arabera eta ordena honetan ebatziko dira:
- Irekia
- Berdinduen arterko emaitzak
- Bucholz arerio txarrena izan ezik
- Arerioen rating-aren performance-aren batez bestekoa.
- Bucholz osoa.
- Garaipenen kopurua.
- Itxia
- Berdinduen arteko emaitza
- Sonneborn-Berger
- Koya
- Zozketa
- Irekia
- Sariak emango zaizkie 8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko, 12 urtez azpiko eta txapelketa berezietako lehenengo hiru sailkatuei, bai itxitako bai irekitako txapelketan, baita Paz de Ziganda Ikastolako lehenengo sailkatuari ere. Parte-hartzaile guztiek opariak ere jasoko dituzte.
- Txapelketa hau indarrean dagoen F.I.D.E. araudiaren arabera arautuko da. Parte-hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute txapelketaren zehar.
- Txapelketako parte hartzaileek bere datu pertsonalak, antolakuntzari txapelketa zabaltzeko egoki iruditzen zaizkion komunikabide ezberdinetan ere argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, parte-hartzaileak, partidak, eta abar.), baimena ematen dute.
- Txapelketan izena emateak arau hauek onartzea dakar. Eskolako edo federazioko lizentzia baliozkoa behar da..
- Txapelketan izena eman ondoren, jokalari guztiek parte hartu behar dute.
- Arau hauek eta web-guneko infomazioa baliokoak izanen dira idatzizko akatxak eduki ezean.