- Txapelketa 2026ko martxoaren 14an jokatuko da. Txapelketa honetan jokalari bakoitzak 10 minutu izango ditu partida bakoitzeko, mugimendu bakoitzeko 3 segundoko gehikuntzarekin; Open zazpi txandako Suitzar Sistemako txapelketa izango da eta itxia Round Robin.
- Txapelketa Paz de Ziganda Ikastolan (Atarrabia, Nafarroa) jokatuko da.
- Hauxe izango da partiden ordutegia:
- 1. Txanda – 10:30, 2. Txanda – 11:15, 3. Txanda – 12:00
- 4. Txanda – 17:00, 5. Txanda – 17:45, 6. Txanda – 18:30
- 7. Txanda – 19:15
- Hauxe izango da partiden ordutegia:
- Izen-ematea NXFren webgunearen bidez egin behar da, txapelketa NXF Eskola Zirkuiturako kontuan hartuko baita. Parte-hartzea 100era mugatuta dago..
- 5 euroko izen-emate kuota antolatzaileei ordaindu behar zaie lehen txanda baino lehen, mahai gainean jarriz. Baldintza hau betetzen ez duten parte-hartzaileak txapelketatik kanporatuak izan daitezke.
- Jokalari bat bi partidetara aurkezten ez bada edo partida batera justifikaziorik gabe aurkezten ez bada, jokalaria txapelketatik kanporatuko da. Txapelketaren Antolakuntzak erabakiko du zer egin lehenengo txandan aurkezten ez diren jokalariekiekin. Partida batetara 5 minutu berandu iristea, partidara ez aurkeztea bezala kontsideratuko da.
- Openean, jokalari bakoitzak gehienez 3 “bye” (ez da parekatzen eta 0.5 puntu jasotzen ditu) 1-7 txandetarako. Txanda batean “bye” bat eskatzeko epaile bati esan beharko zaio aurreko txanda bukatu aurretik. 1. txandarako bye eskatu nahi izanez gero, izen emateko orduan eskatu beharko da.
- Lehenengo txandako parekatzerako, jokalariak haien partida azkarretako FIDE rating-aren arabera ordenatuko dira. Hau ez izatekotan, FIDE estandarra arabera eta azkenik, alfabetoki.
- Joko-gelan ezingo dira partidak aztertu.
- Parekatzeak programa informatiko batekin egingo dira eta joko-gelan ikusgai jarriko dira.
- Erreklamazioak ondorengo kasuetan bakarrik kontuan hartuko dira (betiere parekatzea publiko egin denetik bost minutu ondoren gehienez):
- Aurkari berdinaren aurka bigarren aldiz parekatuta egotea.
- Hirugarren aldiz kolore berarekin (azken txandan ezik) jolastea.
- Kolore bat bestea baino hiru aldiz gehiago (azken txandan ezik) jolastea.
- Azken sailkapeneko berdinketak, honako sistemen arabera eta ordena honetan ebatziko dira:
- Bucholz arerio txarrena izan ezik
- Arerioen rating-aren performance-aren batez bestekoa.
- Bucholz osoa.
- Garaipenen kopurua.
- Sariak emango zaizkie 8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko, 12 urtez azpiko eta txapelketa berezietako lehenengo hiru sailkatuei, bai itxitako bai irekitako txapelketan, baita Paz de Ziganda Ikastolako lehenengo sailkatuari ere. Parte-hartzaile guztiek opariak ere jasoko dituzte.
- Txapelketa hau indarrean dagoen F.I.D.E. araudiaren arabera arautuko da. Parte-hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute txapelketaren zehar.
- Txapelketako parte hartzaileek bere datu pertsonalak, antolakuntzari txapelketa zabaltzeko egoki iruditzen zaizkion komunikabide ezberdinetan ere argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, parte-hartzaileak, partidak, eta abar.), baimena ematen dute.
- Txapelketan izena emateak arau hauek onartzea dakar.
Eskolako edo federazioko lizentzia baliozkoa behar da.. - Txapelketan izena eman ondoren, jokalari guztiak derrigorrezkoak dira parte hartzera. Txapelketa batean justifikatu gabeko hutsegiteek zirkuituko txapelketa guztietatik erretiratzea ekarriko dute, kopa barne. Epaile taldeak hutsegite guztiak federazioari jakinarazi behar dizkio posta elektronikoz, ekitaldiaren ondorengo 24 orduetan. Hutsegiteen justifikazioak posta elektronikoz bidali behar zaizkio federazioari txapelketa amaitu eta 24 orduko epean. Bai hutsegiteek bai justifikazioek txapelketako zuzendariak berrikusiko ditu, eta ondoren erabakia bidaliko dio jokalariari posta elektronikoz. Kaltetutako edozein alderdik 48 ordu izango ditu jakinarazpena jaso eta helegitea aurkezteko.
- Arau hauek eta web-guneko infomazioa baliokoak izanen dira idatzizko akatxak eduki ezean.

