- Xake aktibo txapelketa hau, 2024-ko Martxoak 16 egunean jokatuko da. Jokalari bakoitzak 10 minutu eta 3 segundu extra jokaldi bakoitzeko izango ditu partida bakoitzean.
- Txapelketa Paz de Ziganda Ikastolan (Atarrabia, Nafarroa) jokatuko da.
- Hauxe izango da partiden ordutegia:
- 1. Txanda – 10:30, 2. Txanda – 11:15, 3. Txanda – 12:00
- 4. Txanda – 12:45, 5. Txanda – 13:30, 6. Txanda – 17:00
- 7. Txanda – 17:45, 8. Txanda – 18:30, 9. Txanda – 19:15
- Jokalari bat bi partidetara aurkezten ez bada edo partida batera justifikaziorik gabe aurkezten ez bada, jokalaria txapelketatik kanporatuko da. Txapelketaren Antolakuntzak erabakiko du zer egin lehenengo txandan aurkezten ez diren jokalariekiekin. Partida batetara 5 minutu berandu iristea, partidara ez aurkeztea bezala konsideratuko da.
- Hiru bye (jokalaria ez da parekatzen eta 0.5 puntu lortzen ditu) gehienez eskatu ahal izango dira, betiere 1-7 txandetarako izanez gero. Txanda batentzako bye-a, aurreko txanda bukatu baino lehen eskatu beharko da. Bye-a 1.go txandarako izatekotan, izen emateko prozesuan eskatu beharko da.
- Lehenengo txandako parekatzerako, jokalariak haien partida azkarretako FIDE rating-aren arabera ordenatuko dira. Hau ez izatekotan, FIDE estandarra, FEDA edo regionalaren arabera eta azkenik, alfabetoki.
- Lehenengo txandaren zehar, lau jokalari apelazio batzorderako izendatuko dira. Horietatik bi ordezkoak izango dira, titular bat inplikatua dagoen kasuetarako.
- Epaileen erabaki baten erreklamazio guztiak idatzita eta Apelazio Batzordeari zuzenduta egin beharko dira eta, gehienez, arazoa dagoen txanda horren amaieratik 5 minututara. Apelazio Batzordearen erabakiak behin betikoak izango dira.
- Apelazio Batzordea osatuko dute:
- Bi jokalari titular eta bi ordezko jokalari.
- Txapelketaren Zuzendaria (Ordezkoa: antolakuntza-ordezkaria), presidente gisa arituko dena.
- Joko-gelan ezingo dira partidak aztertu.
- Jokalariei partidan zehar joko-gelatik joan behar direnean epaileei jakinaraztea gomendatzen zaie.
- Parekatzeak programa informatiko batekin egingo dira eta joko-gelan ikusgai jarriko dira.
- Erreklamazioak ondorengo kasuetan bakarrik kontuan hartuko dira (betiere parekatzea publiko egin denetik bost minutu ondoren gehienez):
- Aurkari berdinaren aurka bigarren aldiz parekatuta egotea
- Hirugarren aldiz kolore berarekin (azken txandan ezik) jolastea
- Kolore bat bestea baino hiru aldiz gehiago (azken txandan ezik) jolastea
- Inzkripzioa antolatzaileei lehenengo txandaren aurretik edo lehenengo txandaren zehar ordaindu beharko da. Hau betetzen ez duten jokalariak kanporatuak izan daitezke.
- Azken sailkapeneko berdinketak, honako sistemen arabera eta ordena honetan ebatziko dira:
- Bucholz arerio txarrena izan ezik
- Arerioen rating-aren performace-aren batez bestekoa.
- Bucholz osoa.
- Garaipenen kopurua.
- Sariak azken sailkapenean lortu den kokapenaren arabera emango dira. Jokalari batek sari bat baino gehiago lortzeko kasuan, diru kopuru gehien duen saria bakarrik jasoko du. Diru kopuru berdina dituzten sariak lortzekotan, garrantzia handiena duen saria bakarrik jasoko du (sari nagusi batek sari berezi batek baino garrantzia handiagoa du).
- Txapelketa hau indarrean dagoen F.I.D.E. araudiaren arabera arautuko da. Parte-hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute txapelketaren zehar.
- Txapelketa hau partida azkarreko ELO FIDE-rako balioa izango du.
- Txapelketako parte hartzaileek bere datu pertsonalak, antolakuntzari txapelketa zabaltzeko egoki iruditzen zaizkion komunikabide ezberdinetan ere argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, parte-hartzaileak, partidak, eta abar.), baimena ematen dute.
- Antolatzaileek parte-hartzea ukatzeko eskubidea gordetzen dute.
- Txapelketan parte hartzeak araudi hauek onartzea suposatzen du.
- Arau hauek eta web-guneko informazioa baliozkoak izanen dira idatzizko akatxak eduki ezean.