Arauak – Eskolarra

  1. Xake aktibo txapelketa hau, 2018-ko Martxoak 17-18 egunetan jokatuko da eta Nafarroako Xake Federakuntzako Zirkuitu Eskolarrerako baliogarria izango da. Jokalari bakoitzak 25 minutu izango ditu partida bakoitzeko.
  2. Txapelketa Paz de Ziganda Ikastolan (Atarrabia, Nafarroa) jokatuko da.
  3. Txapelketak 4 maila izango ditu: 8 urte azpitik, 10 urte azpitik 12 urte azpitik eta maila berezia (14 eta 16 azpitik)
  4. Hauxe izango da partiden ordutegia:
    • Martxoak 17: 11-11’50 h., 1. txanda; 12’15-13’05 h., 2. txanda; 13’30-14’20 h., 3. txanda; 17-17’50 h., 4. txanda; 18’15-19’05 h.; 5. txanda y 19’30-20’20 h. 6. txanda.
    • Martxoak 18: 10-10’50 h., 7. txanda; 11’15-12’05 h., 8. txanda y 12’30-13’20 h., 9. txanda.
  5. Jokalari bat bi partidetara aurkezten ez bada edo partida batera justifikaziorik gabe aurkezten ez bada, jokalaria txapelketatik kanporatuko da. Txapelketaren Antolakuntzak erabakiko du zer egin lehenengo txandan aurkezten ez diren jokalariekiekin. Partida batetara 10 minutu berandu iristea, partidara ez aurkeztea bezala konsideratuko da.
  6. Jokalari bakoitzak gehienez 3 “bye” (jokatu gabe gelditzea) eskatu ahalko ditu, eta partida bakoitzean puntu erdia jasoko du. Txanda batean “bye” bat eskatzeko epaile bati esan beharko zaio aurreko txanda bukatu arretik. Azkeneko txandan ezingo da bye-rik eskatu.
  7. Lehenengo txandako parekatzerako, jokalariak haien rating internazionalaren arabera ordenatuko dira. Hau ez izatekotan rating nazionala edo reginalaren arabera eta azkenik, alfabetoki.
  8. Epaileen erabakiak behin betikoak izango dira.
  9. Joko-gelan ezingo dira partidak aztertu.
  10. Jokalariei partidan zehar joko-gelatik joan behar direnean epaileei jakinaraztea gomendatzen zaie.
  11. Parekatzeak programa informatiko batekin egingo dira eta joko-gelan ikusgai jarriko dira.
  12. Erreklamazioak ondorengo kasuetan bakarrik kontuan hartuko dira (betiere parekatzea publiko egin denetik bost minutu ondoren gehienez):
    • Aurkari berdinaren aurka bigarren aldiz parekatuta egotea,
    • Hirugarren aldiz kolore berarekin (azken txandan ezik) jolastea edo
    • kolore bat bestea baino hiru aldiz gehiago (azken txandan ezik) jolastea.
  13. Azken sailkapeneko berdinketak, honako sistemen arabera eta ordena honetan ebatziko dira:
    1. Bucholz arerio txarrena izan ezik
    2. Arerioen rating-aren performace-aren batez bestekoa.
    3. Bucholz osoa.
    4. Garaipenen kopurua.
  14. Txapelketa hau indarrean dagoen F.I.D.E. araudiaren arabera arautuko da. Parte-hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute txapelketaren zehar.
  15. Ez da FIDE-ra ebaluatzeko txostenik bidaliko.
  16. Txapelketako parte hartzaileek bere datu pertsonalak, antolakuntzari txapelketa zabaltzeko egoki iruditzen zaizkion komunikabide ezberdinetan ere argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, parte-hartzaileak, partidak, eta abar.), baimena ematen dute.
  17. Antolatzaileek parte-hartzea ukatzeko eskubidea gordetzen dute.
  18. Txapelketan parte hartzeak araudi hauek onartzea suposatzen du.
  19. Bestelako arauentzako Nafarroako Xake Federakuntzako Zirkuitu Eskolarreko arauak kontuan hartuko dira. NXF-ak txapelketarekin kolaboratzen du.
  20. Arau hauek baliokoak izanen dira idatzizko akatxak eduki ezean.